Presentación de la edición IX de Santurzine

Presentación de la edición IX de Santurzine

La actriz Itziar Ituño recibirá el Premio Serantes del Festival Santurzine

El reconocimiento a la trayectoria profesional de la intérprete vizcaína será el 16 de octubre en la Gala de Clausura de la novena edición

El certamen recupera al completo los pases en establecimientos hosteleros y contará con dos proyecciones fuera de Santurtzi

La sección Ibiltariak – Amnistía Internacional dará voz a una abogada colombiana refugiada en Bilbao

El Premio Serantes del Festival de Santurtzi – Santurzine, que reconoce cada año la trayectoria profesional de una persona o entidad de la industria cinematográfica vasca, será este año será para la actriz y cantante Itziar Ituño (Basauri, 1974). Con este galardón, que se la hará entrega durante la Gala de Clausura de la novena edición del certamen el próximo 16 de octubre, la intérprete regresará por tercera vez a un festival que la ha acompañado en sus últimos años al haber participado en la Sección Santurtzi (SZ4) y haber sido jurado del mismo (SZ5).

Con una ya extensa carrera a sus espaldas, Itziar Ituño se ha convertido en uno de los rostros más conocidos y queridos de los espectadores tanto de Euskadi como del resto del mundo gracias a dos fenómenos televisivos: ‘Goenkale’ (en la que participó en más de 300 capítulos) y ‘La casa de papel’ (inmersa en la emisión de su última temporada). Su trayectoria, además, siempre ha estado ligada a un apoyo al cine en euskera, lo que le ha valido estar en los grandes títulos del cine vasco reciente como ‘Loreak’ (Jon Garaño, Jose Mari Goenaga, 2014), ‘Errementari’ (Paul Urkijo, 2017), ‘Hil Kanpaiak’ (Imanol Rayo, 2020) e ‘Ilargi guztiak’ (Igor Legarreta, 2021).

Asimismo, Ituño se ha prodigado a lo largo de su carrera en el teatro con una veintena de piezas, la música con su grupo Ingot y en el activismo, participando como cooperante en el Amazonas donde realizó talleres de teatro. Por todo ello, la organización del SZ9 quiere reconocer a una mujer valiente, empática y solidaria que ha llevado el cine vasco y el euskera por todo el mundo.

La programación vuelve a su cauce

La entrega del Premio Serantes 2021 será el colofón a una novena edición que tendrá su pistoletazo de salida este viernes. Tras un pasado año marcado por las limitaciones y la pandemia, Santurzine recupera este año todos los pases en establecimientos hosteleros de la localidad marinera (los días 1, 8 y 15), al que se sumarán dos proyecciones especiales que por primera vez sacarán al festival fuera de Santurtzi: el sábado 2 en Galdames, en el bar Montellano del barrio del mismo nombre, y el jueves 7 en Bilbao, en el barrio de Uribarri. A esta extensión se le denominará SZ Off y tendrá como protagonistas cortometrajes de producción vasca.

A estas sesiones les acompañarán dos largometrajes en el Serantes Kultur Aretoa (SKA). Como ya es tradición, el festival colaborará con el cineclub santurtziarra este jueves abriendo su nueva temporada con la película ‘Uno para todos’, del navarro David Ilundain. El día 14, por su parte, el festival hará una retrospectiva del universo del cineasta asiático Wong Kar Wai con su clásico de 1994 ‘Chungking Express’.

Por segundo año consecutivo, además, se celebrará Santurtzi Zine Lantegia, una actividad dirigida a la industria vasca que tendrá dos sesiones: este sábado la Casa Torre acogerá un foro de creadores en el que los participantes expondrán proyectos en fase de preproducción a un jurado que hará entrega un premio de 500 euros al que mejor valore; y el día 9 la actriz y Premio Serantes 2018 Itziar Lazkano ofrecerá una masterclass de interpretación en la sala Kresala, que completó el aforo en apenas una horas.

La programación se completa con la exposición ‘Gure Eszena’ que continúa abierta hasta este jueves en la Casa Torre y la mencionada gala de clausura, que se celebrará en el SKA el día 16 y estará dirigida una vez más por el actor Unai Izquierdo y un formato inédito que se anunciará pronto.

Una selección completa

El confinamiento del pasado año apenas se ha notado en el número de cortometrajes presentados este curso, ya que se han recibido 847 producciones para cuatro de las secciones principales del festival, casi 350 más que la edición pasada, batiendo un nuevo récord. En el apartado Santurtzi, por su parte, la cifra de inscripciones se sitúa en doce (once a competición), lo que vuelve a demostrar el interés de los santurtziarras por el séptimo arte.

La sección Estatal contará con diez títulos, entre los que se hayan viejos conocidos del festival como los directores Juanjo Giménez (que competirá con ‘Ascenso’) y César Tormo (‘Purasangre’) y rostros conocidos como los de Miki Esparbé, Josean Bengoetxea, Carlos Librado ‘Nene’ y Víctor Palmero.

Ibiltariak, en colaboración con Amnistía Internacional, pondrá el foco en las personas que están en peligro de muerte por proteger el medio ambiente con cinco cortometrajes, y contará con la participación de la abogada colombiana Luz Estrella Romero, refugiada política en Bilbao, para contar su testimonio. Esta sección, que tiene lugar en las aulas de la Universidad de Deusto en Bilbao y San Sebastián, también contará con un evento especial el domingo día 10 en Santurtzi, ya que Romero se unirá a la pianista arratiana Ainhoa Uria en un concierto especial en horario vermouth, que acercará música y activismo al público de Santurtzi, bajo el título de ‘Piano Ibiltaria.’

Euskal Pantailak volverá a traer diez propuestas vascas refrescantes y diferentes y Kalean mostrará una vez más los problemas a los que se enfrentan las personas sin hogar de la mano de la asociación Bizitegi.

Las dos principales secciones del festival, Santurtzi y Estatal, serán valoradas por un jurado de categoría como el que forman el director y guionista David Pérez Sañudo (Raspa de Oro en SZ8 por ‘Un coche cualquiera’ y Goya al mejor guion adaptado el pasado año por ‘Ane’); el actor y escritor Lander Otaola (‘Ocho apellidos vascos’, ‘El cover’); la actriz y humorista Aitziber Garmendia (‘Barre librea’, ‘Erlauntza’); el productor Koldo Zuazua (‘Akelarre’, ‘La herida’); y a directora de fotografía Tânia da Fonseca (‘El increíble finde menguante’).

Itziar Ituño aktoreak Serantes saria jasoko du Santurzine jaialdian

Bederatzigarren edizioaren Itxiera-Galan, urriaren 16an, aitortza egingo zaio aktore bizkaitarraren ibilbide profesionalari

Emanaldiak ostalaritza-lokaletan berriro eskaintzeaz gain, Santurtzitik kanpo bi proiekzio ere izango ditu jaialdiak

Ibiltariak atalean (Amnistia Internacional taldearen eskutik) Bilbon errefuxiatuta dagoen abokatu kolonbiar baten testigantza entzungo dugu

Aurten Itziar Ituño aktore eta abeslariak jasoko du Santurzine – Santurtziko Jaialdiaren Serantes saria. Sari horren bidez, zineman lanean diharduen pertsona edo erakunde baten ibilbide profesionalari egiten zaio aitortza; eta esan bezala, aurten Basauriko aktore ezagunari emango zaio jaialdiaren bederatzigarren edizioaren itxiera-galan, urriaren 16an. Horrela, Ituño hirugarrenez etorriko da azken urteotan lagun izan duen jaialdira, Santurtzi atalean (SZ4) parte hartu ez ezik, epaimahai ere aritu delako hemen (SZ5).

Ituñok ibilbide luzea izan du. Izan ere, gaur egun aktore ospetsu eta guztiz maitatua da, bai Euskal Herrian eta bai mundu osoan, telebistako bi telesaio handiri esker: “Goenkale” (300 ataletik gora grabatu zituen) eta “La casa de papel” (gaur egun azken denboraldia ikus daiteke). Gainera, lotura estua du euskarazko zinearekin, babes eta laguntza handia eman dio eta. Horrela, euskal zinean azken urteotan ikusi ditugun zenbait filmetan hartu du parte, hala nola, “Loreak “ (Jon Garaño, Jose Mari Goenaga, 2014), “Errementari” (Paul Urkijo, 2017), “Hil kanpaiak” (Imanol Rayo, 2020) edo “Ilargi guztiak” (Igor Legarreta, 2021) filmetan.

Bestalde, antzerkian eta musikan ere aritua da, hogei antzezlan baino gehiago egiteaz gain, Ingot musika-taldearen kantaria da. Aktibista ere badugu Itziar Ituño, Amazonas aldean ibili da kooperante eta bertan antzerki-tailerrak egin ditu. Hori guztia tarteko, SZ9ko antolakuntza-taldeak aitortza egin nahi dio emakume ausart, enpatiko eta solidario honi, euskal zinema eta euskara mundu osoan zabaldu duenari.

Programazioak lehengo bidea hartu du berriro

2021eko Serantes sariaren banaketa-ekitaldiak amaiera emango dio bederatzigarren edizioari. Baina hasi, ostiral honetan hasiko da. Mugek eta pandemiak markatutako urte luzearen ostean, aurten Santurzinek herriko ostalaritza-lokaletan eskaintzen ziren emanaldiak berreskuratuko ditu (urriaren 1, 8 eta 15ean), eta horiez gain, bi emanaldi berezi eskainiko dira lehengo aldiz Santurtzitik kanpo: Urriaren 2an Galdamesen egingo da lehenengoa, Montellano auzoko izen bereko tabernan, eta bigarrena Bilboko Uribarri auzoan, hilaren 7an, ostegunarekin. Atal honek SZ Off izango du izena, eta Euskal Herrian ekoitzitako film laburrak eskainiko dira bertan.

Saio hauekin batera bi film luze emango dira Serantes Kultur Aretoan (SKA). Ohi bezala, jaialdia Santurtziko zine-klubarekin arituko da lankidetzan, eta ildo horretan, zine-klubaren aurtengo denboraldiaren hasieran, ostegun honetan, David Ilundain zinegile nafarraren “Uno para todos” filmaren emanaldian hartuko dugu parte. Urriaren 14an jaialdiak Wong Kar Wai zinegile asiarraren unibertsoa ekarriko du, 1994an egin zuen “Chungking Express” filma eskainiz.

Bigarren urtez jarraian Santurtzi Zine Lantegia egingo da. Jarduerak, zinearen euskal industriari zuzendua bera, bi saio izango ditu. Lehenengoa larunbatean izango da Casa Torre jauregian, non sortzaileen foro bat osatuko den. Parte hartzaileek ekoitzi aurreko fasean dauden egitasmoak aurkeztuko dituzte eta epaimahaiak 500 euroko saria emango dizkio hoberen irizten dioten proiektuari. Urriaren 9an, Itziar Lazkano aktoreak, 2018ko Serantes sariaren irabazleak, interpretazio-eskola berezia eskainiko du Kresala aretoan.

Eta horiez guztiez gain, “Gure eszena” erakusketa eta arestian aipatutako amaiera-gala ditugu. Erakusketa Casa Torre jauregian egongo da ikusgai ostegunera arte; amaiera-gala, berriz, urriaren 16an izango da Serantes Kultur Aretoan. Aurten ere Unai Izquierdo aktorearen eskutik etorriko zaigu, baina oraingo honetan formatu berrian. Laster jakingo duzue gehiago.

Film aukera handia

Iazko etxealdiak apenas izan duen eragina aurtengo ediziorako aurkeztutako film laburren kopuruan, jaialdiaren atal nagusietatik lauretarako 847 produkzio jaso dira-eta, aurreko edizioan baino 350 gehiago. Errekorra hautsi egin da. Bestalde, Santurtzi atalean hamabi lagunek eman dute izena (hamaika lehiatu dira), santurtziarrek zinemaren inguruan duten interesaren seinale.

Estatuko atalari dagokionez, hamar film jaso dira, euretako askoren egileak ezagunak jaialdian, hala nola, Juanjo Giménez (lehiaketarako “Ascenso” filma aurkeztu du) eta César Tormo (“Purasangre”) zuzendariak, eta bestelako lagun batzuk: Miki Esparbé, Josean Bengoetxea, Carlos Librado “Nene” eta Victor Palmero.

Ibiltariak atalak, Amnistia Internacional elkartearekin lankidetzan, ingurumena babestearren hiltzeko arriskuan dauden aktibistak izango ditu ardatz, eta Luz Estrella Romero abokatu kolonbiarraren testigantza entzungo dugu bertan, Bilbon baitago errefuxiatu. Ibiltariak atala Deustuko Unibertsitateko geletan egingo da, Bilbon eta Donostian, eta urriaren 10ean ekitaldi berezia izango du Santurtzin, Romerok eta Ainhoa Uria piano-jole arratiarrak kontzertu berezia emango dute bermuta hartzeko orduan Plano Ibiltaria izenburupean musika eta aktibismoa Santurtziko jendearengana helarazteko helburuz.

Euskal Pantailak atalak Euskal Herriko hamar proposamen ekarriko ditu, freskoak eta elkarrengandik ezberdinak; eta Kalean-ek etxegabeek bidean topatzen dituzten oztopo eta arazoak erakutsiko ditu Bizitegi elkartearen eskutik.

Jaialdiaren atal nagusiak baloratzeko, Santurtzi eta Estatukoak, luxuzko epaimahaia izango dugu: David Pérez Sañudo zuzendari eta gidoigilea (Urrezko rasparen irabazlea 8. edizioan «Un coche cualquiera» filmarekin eta iazko edizioaren Goya sariaren irabazlea «Ane» filmaren gidoi egokituagatik), Lander Otaola aktore eta idazlea («Ocho apellidos vascos», «El cover»), Aitziber Garmendia aktore eta umoregilea («Bare librea», «Erlauntza»), Koldo Zuazua ekoizlea («Akelarre», «La Herida») eta Tânia da Fonseca argazki-zuzendaria («El increible finde manguante»).

Santurtzi Hoy

Desde Santurce a Bilbao vengo por toda la orilla, con la falda remangada luciendo la pantorrilla. Vengo deprisa y corriendo, porque me aprieta el corsé, voy gritando por las calles, quién compra, sardinas frescué…